BEASAIN- ekoekin Trukaketa – Echange

 

Les 17 élèves de 5è bilingue de Ursuia ont participé au traditionnel échange avec les élèves du collège La Salle de Beasain du 12 au 16 avril. Les élèves ont vécu l’expérience enrichissante de vivre à l’heure des élèves du Gipuzkoa pendant 3 jours, puis de les recevoir trois jour dans notre région et dans leur famille. Au programme des visites (Beasain, St Sébastien, Ordizia, Musée Basque, Otxozelaia,…) mais aussi jeux (patinoire, bowling, …). Témoignage de Fabien :

Apirilaren 12an, astelehenean, goizean denak eskolarat gure maletarekin, jantziz betea etorri gira. Denak biziki uros ginen. Irriño ttipi batekin, gure laguneri « Aste on pasa eta lan on !!! » erran genien.
8-ak eta erditan, autobusa hartu dugu Beasainerat joaiteko. Kantatu, jostatu eta asko irri egin dugu. Heldu eta, gure bikotearekin agurtu gira, beldur ttipi batekin sabelan. Gero denak elgar ezagutzeko, jokoak egin ditugu eta karriketan ibili.

Ene taldea « urdina » zen, Maria, Maddi, Ianire, Pantxika, Ximun eta ni ginen. Hangoak 15 ziren aldiz gu 17. Apirilaren 12-tik, 14-rat Beasainen ginen eta 14-tik, 16-rat Hazparnen. Joan aintzin, MSN-en mintzatu nuen bikote batzuekin bainan ez enearekin oporretan joan baitzen.

Astelehenean, egurditan ene bikotearen etxerat joan naiz jaterat Anttonekin (laguna) ere, Mariaren anaia zelako bere bikotea. Beren etxea oso pollita de baita ere handia, beren aita Adolfo deitzen da eta “RENFE” trenbidean lan egiten du aldiz, beren ama, Paula deitzen da eta ez du lanik egiten. Biziki gisakoak ziren. Adolfok frantsesa, euskara eta española mintzatzen du aldiz Paulak bakarrik española badaki. Izigarri abilak eta simpatikoak dira …
Arratsaldean, Igartza jaurregia bisitatu dugu.

Astearte goizean, bus turistikoan, Donostia bisitatu dugu, eguerditan hondartzaren ondoan piknikatu dugu eta ondotik patinatzerat joan gira “Txuri-Urdinean”.

Gero saltegietarat joan gira eta denbora librea ukan dugu erosketen egiteko. Hazparneko muttiko guziak, 4orenetan, Mc Do-en jan dugu. Azkenik Real Sociedad-ren entrenamendua joan gira ikusterat Zubietan.
Asteazkenean, goizean D’elikatuz museoaren bisita gidatua eta Ordiziako merkatuan egon gira. Eguerditan familian azken afaria egin dugu eta biziki ondo jan dugu. Arratsaldean, Hazparnerat heldu gira eta frontoirat joan gira jostatzerat.

Ostegunean, lehenik kolegion bideo labur bat begiratu dugu. 10-etan, Baionako Euskal Herriko museoaren bisita gidatua jokoekin.

12-etan, hondartzan jan dugu eta ondotik harean, errugbian jostatu gira muttiko guziak. Gero Baionako bolatokian partida bat egin ginuen. Arratsean “Beti Prest”-en jan dugu elgarrekin.

Ostiralean Hazparne eta eliza bisitatu dugu eta gero Izturitzeko harpeak ikusi ditugu.

Ondotik “Aguerria” baserria bisitatu dugu eta ere gazta egin dugu. Agurrak egin aintzin deitzen den ”Pakito Xokolatero” jokoa egin dugu. Denak tristeki agurrak egin ditugu eta negar egin ginuen.

 

Asko maitatu dut Hazparne-Beasain trukaketa, espero dut harremanak atxikiko ditugula eta berriz ikusiko girela ere!!
Aste huntan, 3 momentu asko gustatu zaizkit. Lehenik « Xuri-Urdin » leratokirat patinatzerat joan girelarik lehen aldia zelako, biziki ongi zen. Bigarrenik Angeluko hondartzan errugbian jostatu girelarik, muttiko guziekin elkartu girelako eta azkenik Baionako bolatokian partida bat egin dugularik. Asko gustatu zait lehen aldia zelako bainan ere iiri egin dugulako txarrak ginelako…